|
|||||||
|
|
|||||||
|
Hirurogeiko hamarkada erabakigarria izan zen ikastetxearentzat. Instalazioek behar zuten berrikuntza Aita Eduardo Benlloch-ek (1960-64) jarri zuen martxan. Zaharkitutako instalazioak birmoldatu eta Beloca-ko jauregitxoa bota zuten. Berrikuntzarekin batera, lehenengo jaunartzaile eta Batxilerren promozioen orlak kendu ziren korridoreetatik. Horren ondorioz, milaka mutikoen joan-etorriak artxibo ilunetan gorde ziren eta, hala, ageriko testigantzarik gabe gelditu ziren hainbat eta hainbat bizipenen islak, hala nola: geletako seriotasuna, kaperako jarduera isilak, patioetako giro zalapartatsuak eta klase irteera burrunbatsu eta alaiak. Hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarkadak oso garrantzitsuak izan ziren gure historian: batetik, ikastetxea handitu ondoren, ikasleen kopuruak etengabeko gorakada egin zuelako, eta bestetik, ikasle ohiek, egonezin sozial handiko urte haietan, biziki ekin ziotelako lanari, jarduera solidario eta ekintzaileak bultzatuz. Sekularizazioak eta Vaticano II. Kontzilioan –orduan ospatu berria– onartutako ikuspegi berriek gizarte aldaketa eragin zuten; izan ere, bateko, debozioan ez baitzuten hain estilo arautua eskatzen eta, besteko, aukera pertsonalen aurrean jarrera irekiagoa adierazten baitzuten. 1970eko Villarren legeak Lehen eta Bigarren Hezkuntzaren egiturak bertan behera utzi zituen eta berriak ezarri. Horrez gain, UBI (Unibertsitatera Bideratzeko Ikasketak –COU) ezarri zen eta, horren ondorioz, ikasleek ikasturte bat gehiago egin behar izan zuten ikastetxean. Hurrengo urteetan, gauza asko gertatu ziren. Aita Jose Angel Otaegi hamahiru urtez (1973-1990) izan zen zuzendari, agintaldirik luzeena ikastetxearen historian. Diktaduraren amaiera eta Trantsizioko lehen urteak oso gogorrak izan ziren. Ikasle-kopurua handituz joan zen eta 2.000 ikasle izatera iritsi zen. Urte zailak izan ziren, duda gabe: atentatuak, grebak, eserialdiak, itxialdiak, pintadak, mehatxuak... ez ziren falta urte haietan. Hala ere, egoera gatazkatsu honen eragina nahikoa txikia izan zen ikastetxean, zuzendariaren abilezia eta irakasleen jarrera zuhurra medio, ezen errespetu osoa agertu baitzuten orduko iritzi anitz eta legitimoen aurrean. 1974an –bost urteko aurrerapenarekin–, euskararen
erronkari aurre egin zion Ikastetxeak, eta pixkanaka B eredua –hezkuntza
elebiduna– ezarriz joan zen. Heziketa mistoaren nahia –neska-mutilek
batera ikasi beharra– hedatzen hasia zen gizartean eta gurasoengan, eta
eskaera horri ere erantzuna eman beharra zegoen. 1970-1971ko
ikasturtetik aurrera, ikasle ugari zebilen UBIko (COU) ikasgeletan.
1985ean Batxilergo Mistoa jarri zen martxan. Eta 1985-1986ko
ikasturtean, OHOko (EGB) lehen mailatik aurrera, mistoak ziren gela
guztiak. Urte zalapartatsu haietan Aita Otaegi oso garrantzizkoa izan zen Ikastetxean. Egiteke zegoen hainbat berrikuntzari ekin zion berak, eta berari esker, “Beloca” pabilioia eta kiroldegia eraiki ziren. Orduan, ehun urte bete berriak zituen ikastetxe honek inoiz ez bezalako bultzada ikusi zuen kirol arloan. Azken urteak gertuegi daude oraindik perspektiba apur batez aztertuak izateko. Aita Jose Maria Felices-ekin erreforma berriak hasi ziren eta espazio berriak lortu ziren kapera eta areto nagusiaren pabilioian. Bi instalazio hauen erdian solairu berri bat eraiki eta bertan Haur Hezkuntzako gelak ireki ziren. LOGSEko etapa guztiak martxan jartzea lagungarria izan da eskakizun eta egokitzapen berriei aurre egin ahal izateko. Egun, Felix Erdocia da zuzendari; bera da gure barkuaren lemazaina. Aldaketa handiko eta azkarreko garai hauetan aldez aurretik ezin asmatu geroa, eta horretaz arduratzea, zaila eta nekeza; gizaki ausart eta sendo, zuhur eta moderatuen lana da hori, eta, hala ere, gu horretan ari gara, geroari aurrea hartzeko pausoak ematen. Hezkuntza Bereziko gelak ireki dira gaur egungo heziketan sortzen diren beharrei erantzuteko. Teknologia berriak ipini dira ikaskuntza eta irakaskuntzaren zerbitzura. Bokazio-krisiaren aurrean, bestalde, erronka eta itxaropen berriak daude gure artean, batetik erakutsi Marianisten Hezkuntza Proiektua indarrean dagoela, eta bestetik, areagotu laikoen presentzia eta konpromisoa. Eta horretan ari gara gogoz eta tinko.
|
El decenio de los años sesenta significó un momento decisivo para el
Colegio. La urgente reforma que necesitaban sus instalaciones fue
acometida por el director, el Padre Eduardo Benlloch (1960-64) que procedió a la
remodelación de sus vetustas instalaciones, incluida la demolición del
palacete de Beloca. Un efecto colateral fue la desaparición en los
pasillos de las orlas de sucesivas promociones de primeros comulgantes y
Bachilleres, ocultándose en oscuros archivos el testimonio visible de
tantos miles de muchachos que transitaron silencioso por aquellas galerías
en dirección a la seriedad de las aulas, la actividad piadosa de la
capilla o la algarabía de los patios y salidas de clase.
Las décadas de los sesenta y setenta fueron significativas por
el aumento incesante de alumnos, una vez habilitados nuevos espacios, pero
también por la actividad de los Antiguos Alumnos en un dinamismo
emprendedor y solidario en aquellos años de inquietud social. La
secularización y las perspectivas nuevas del recién celebrado Concilio
Vaticano II afectaban a un nuevo estilo menos reglamentista en lo
devocional y más abierto a las opciones personales. La ley Villar de 1970 quebró la estructura tradicional de la Primera y
Segunda Enseñanza y prolongaba un año más la estancia en el Colegio al
establecerse el COU o Curso de Orientación Universitaria. A partir de estos años los acontecimientos se precipitaban. Y fue
entonces cuando se produjo el más largo mandato de la historia del
Colegio, la dirección del Padre José Angel Otaegui (1973-1990). Años
difíciles de fin de la dictadura y comienzo de la transición. Incremento
progresivo de alumnos hasta alcanzar los 2000. Años de atentados,
huelgas, sentadas, encierros, pintadas, amenazas... Pero a nivel colegial
todo repercutía en discreta cadencia gracias al tacto del director y a la
actitud prudente del profesorado evidenciando un marcado respeto por las
diferentes y legítimas opciones. El Colegio afrontó en cinco años de adelanto (1974) el reto del
euskera tendiendo progresivamente a generalizarse el modelo B o bilingüe. También hubo que responder a la
demanda social y de los padres respecto a la coeducación. Desde el curso
1970-1971 había numerosos alumnos en las aulas del COU. En 1985 se
iniciaba el Bachillerato Mixto. Y en el curso 1985-1986 se implantaba
desde el primer curso de E.G.B. El Padre Otaegui había encarnado la esperanza en aquellos años
tumultuosos acometiendo pendientes reformas de infraestructura
construyendo el nuevo pabellón "Beloca" y el Polideportivo al
mismo tiempo que daba al deporte el mayor impulso conocido en su historia
centenaria. Los últimos años están demasiado cerca para contemplarlos en
perspectiva. El Padre José María Felices inició nuevas obras
habilitando en el pabellón de la capilla y el salón de actos nuevos
espacios, incluso añadiendo un piso central entre ambas instalaciones
para albergar a los niños de Educación Infantil.
La puesta en práctica de todas las etapas de la L.O.G.S.E. ha ayudado a prevenir nuevas adaptaciones y, seguramente, reformaciones. Es el Padre Felix Erdocia quien lleva el timón del barco en estos momentos. Asumir en medio de la aceleración histórica la imprevisibilidad del futuro es trabajo de hombres valientes y decididos, pero también prudentes y moderados. La creación de aulas especiales para responder a la exigencia de una escolaridad obligatoria excesivamente prolongada, la incorporación de nuevas tecnologías al servicio de la enseñanza y la vigencia del proyecto educativo de los Marianistas ante la crisis vocacional pero al mismo tiempo en una mayor presencia y compromiso de los laicos, significan nuevos desafíos y nuevas esperanzas.
|
||||||
|
|
|||||||