|
|||||||
|
|
|||||||
|
Ikasle kopuruak gora egin ahala, ikastetxe berri baten premia ikusi zuten. Ikastetxe berria egiteko, terreno batzuk erosi zituzten Aldapetan (jauregitxoa eta guztiz), "Beloca" izeneko lursail zabalean. Eraikin berrirako egin ziren lehenengo planoak baztertu egin zituen Marianisten Administrazio Orokorrak, izan ere planoak ez baitzetozen bat haien ikastetxeei eskatzen zitzaien izaerarekin, apala eta xumea. Berria onartu bitartean, eta eraiki arte, lehenengo pabilioia egin zuten lur-sailaren ipar-mendebaldean, eta Santiago apostoluaren izena jarri zioten. 1895ean haitzulo polit bat atondu zen parkearen goiko aldean, eta Lourdes Andre Mariaren imajina jarri zuten barruan. Gaur egun, hor jarraitzen du oraindik ere ikastetxeko patioak zaintzen.Egun, atzean gelditu dira uniformeen oroitzapenak, txikienen marinel trajeak eta ikasle zaharrenen txapela eta “alfonsina cruzada”-k. Eraikin berriari esker gune berriak zabaldu ziren gure ikastetxean, jarduera artistikoak eta kiroletakoak bultzatzeko, kasu. Jarduera horiek helburu eta eskakizun akademikoei kalterik egin ez ziezaieten, ordutegi zabalagoa eskaini behar izan zuten. Hasieran, ikastetxeak Frantziako hezkuntzaren irizpideak erabili zituen, egituran zein funtzionamenduan. Hau oso garbi ikus zitekeen, esaterako, organizazioan, ikas-zikloak eta taldeak egiteko eran edota kalifikazioak ezartzeko moduan. Ikastetxean sarritan hitz egiten zen frantsesez, izan ere, helburuetariko bat ikasleak beren irakasleen hizkuntza erabiltzea baitzen. Dena den, garai hartako zenbait erreformetara moldatu behar izan zuten; garrantzizkoak izan ziren Pidal markesaren erreforma, 1899an, edo Romanones kondearena, 1902an. Luis Cousin jaunak parte hartze zuzena izan zuen Pidal markesaren erreforman eta, hori dela bide, Isabel Katolikoaren komendadore kondekorazioa jaso zuen Silvelaren gobernuaren eskutik. Berak ez zuen kondekorazio hau lau haizetara zabaldu nahi izan eta aipatutako oroigarria ia isilpean geratu zen. Gogoz eta bizkor bete zituzten Estatuak ikastetxe katolikoei ezarritako eskakizunak irakasleen titulazioari dagokionez. Horregatik, ikastetxea berehala onartua izan zen, eta horren ondorioz ikasleek ez zuten Institutuaren azterketetara aurkeztu beharrik. Komertzio-ikasketak egiteko aukera eskaini zen hasieran, baina horretan urte batzuk eman ondoren, bertan behera utzi behar izan zituzten ikasketa horiek. Batetik, leku gutxi zegoelako ikastetxean: batxilergoko ikasketen eskaria gero eta handiagoa zen eta ikasle gehiago hartu behar izan ziren. Eta bestetik, erabaki ofizialengatik: ikastetxeetan jarritako ikas-edukin espezifikoak ugaritu egin zirelako. Aita Domingo Lazaro y Castro (1907-1916) izan zen lehenengo zuzendari espainiarra. Haren eragina nabaria izan zen hainbat arlotan. Berarekin familia-izpiritua areagotu egin zen. Berak harrera ona egin zien lehenengo eskola-aldizkariak ("Tao-te-King" edo "La Aurora de la Vida", adibidez) sortzeko ikasleek egindako ekimenei. Kirolari dagokionez, futbola sendotu eta ikastetxean 1. mailako kirola izatea lortu zuen (bertako jokalari asko Real Sociedad-eko futbolariak izatera iritsiko ziren). Gizon polifazetikoa izan zen Aita Domingo, eta sakon sinisten zuen irizpide ebanjelikoetan oinarrituriko heziketan. Hiriko kultur jarduerak zirela eta, berak emandako hitzaldiek jende ugari erakartzen zuen. Beranduago, FAEren (estatu mailako Irakaskuntzaren Lagunen Federazioa) sortzaileetariko bat izango zen. Bere beatifikazio prozesua, lehenengo fasean aurkitzen da gaur egun. Aita Miguel Leibar y Garay (1925-1930) izan zen ikastetxeko zuzendari izendatu zuten lehenengo marianista gipuzkoarra. Berak jarraipena eman zion garai zailetatik jasotako ondareari. Ongi ezagutzen zuen Donostiako arima eta berehala egin zuen bere Donostiako bizimoldea. Gerra zibila baino pixka bat lehenago, Vallecas-eko zubi ondoan fusilatu zuten. Bere beatifikazio prozesua ere martxan dago.
|
El incremento del número de alumnos hizo necesaria la adquisición de
unos terrenos en Aldapeta en un amplio espacio de la finca "Beloca",
palacete incluido. Los primeros planos del nuevo edificio fueron
desechados por la Administración General de los Marianistas al no
ajustarse a los límites de sencillez exigidos en los colegios de la Compañía.
Mientras tanto se construyó al NO de la propiedad el primer pabellón
que recibió el nombre del apóstol Santiago. En 1895 se habilitó una preciosa gruta en la zona superior del
parque y que albergaba la imagen de Nuestra Señora de Lourdes
que aún sigue presidiendo los patios del colegio. Ha ido quedando atrás en el recuerdo el uniforme de gorra y
alfonsina cruzada de los alumnos mayores
y los trajes de marinero de
los más pequeños.
El nuevo marco hizo posible habilitar espacios para toda clase de
actividades recreativas, artísticas y deportivas condicionadas por un
horario más amplio sin perjuicio de las exigencias académicas. El Colegio funcionó al principio con arreglo a criterios de enseñanza
franceses, tanto en su organización, como en el establecimiento de ciclos
y divisiones, calificaciones y el empleo frecuente del idioma francés
hasta lograr que todos los alumnos, en mayor o menor grado de perfección,
utilizaran la lengua de sus maestros. Sin embargo, fueron acomodándose a sucesivas reformas, como la del
Marqués de Pidal en 1899 y la del Conde de Romanones en 1902. Don Luis
Cousin tuvo una participación activa y recibió del Gobierno
Silvela la condecoración de comendador de Isabel la Católica. No quiso
divulgarlo y la distinción permaneció casi ignorada. También acogieron de buen grado y con presteza las exigencias
por parte del Estado de las titulaciones académicas alcanzando a los
centros de la Iglesia y posibilitando a medio plazo el reconocimiento
oficial del Colegio sin necesidad de presentar a sus alumnos a los exámenes
del Instituto. Se implantó una sección de Comercio que, tras largos años,
no pudo mantener su continuidad tanto por falta de espacio ante la demanda
progresiva de los estudios de bachillerato por un creciente incremento del
número de alumnos, como por las disposiciones oficiales respecto al
contenido específico de la enseñanza en los diferentes establecimientos. El Padre Domingo Lázaro y Castro (1907-1916) fue el primer
director de nacionalidad española. Dejó su huella por el acrecentamiento
del espíritu de familia, la acogida a las iniciativas de los alumnos en
la creación de las primeras revistas colegiales como Tao-te-king o La
Aurora de la Vida. Arraigó el fútbol como "deporte rey" en el
Colegio y sus jugadores llegarían a nutrir abundantemente las filas de la
Real Sociedad. Fue un hombre polifacético y profundamente convencido del
valor de la educación inspirada en los criterios evangélicos. Sus
intervenciones en la vida cultural de la ciudad atraían a numeroso público.
Más tarde sería un de los fundadores de la F.A.E. o Federación de los
Amigos de la Enseñanza a nivel estatal. Su proceso de Beatificación se
encuentra en su primera fase. El Padre Miguel Leibar y Garay (1925-1930) fue el primer marianista guipuzcoano designado como director del Colegio. Mantuvo la continuidad de la herencia recibida en tiempos difíciles y sintió como propia la vida donostiarra. Poco antes de la Guerra Civil fue fusilado junto al puente de Vallecas. También ha sido introducida su causa de Beatificación. |
||||||