Aldapeta lugar de encuentro

Aldapeta lugar de encuentro

Historia

Postales

    Página Anterior    Página Siguiente

 

Donostian eraiki zen Espainiako Marianisten lehenengo fundazioa, 1887an. Zergatik Donostian eta ez beste leku batean? Seguruenik, Donibane-Lohizuneko ikastetxe marianista ondoan zeogoelako. Izan ere, hemengo hainbat familiak hara bidaltzen baitzituzten beren umeak ikastera eta familia horiek izango baitziren gero fundazioaren sorrera bultzatuko zutenak.

Dena den, horretaz Mariaren Lagundiak emandako azalpena guztiz bestelakoa da. Diotenez, Guillermo José de Chaminade aita marianista Zaragozan egon zen erbesteratuta Frantziako Iraultzak iraun zuen bitartean. Han, Pilare Ama Birjinaren aurrean izan omen zuen G. J. Chaminadek lehenengo aldiz Mariaren Lagundia Espainian sortzeko ideia. Horrela, espainarrek Chaminaderi emandako babesa eskertuz, "gure erakundeak Pirinioetako alde honekin duen zorra kitatzeko aukera izango du". Hala uste zuen, behintzat, Joseph Smiler Aitak, orduko marianisten zuzendari nagusi eta ikastetxe berriaren eraikuntza bideratu zuenak.

Usteak uste, ez dugu ahaztu behar Aita Smiler Pariseko Stanislas ikastetxean irakasle eta zuzendari ibili zela, eta hau Alfonso XII.aren (orduko Asturiaseko printzea eta gero Espainiako errege izan beharko zuena) irakaslea izan zela.

Honela idatzi zion Aita Smiler-ek Maria Cristina erreginari:

 "... oso harreman bereziak zeuden Mariaren Konpainia eta berorren senarraren (hain deitoratua izan den Alfonso XII. Erregeren) artean ... Lerro hauek idazten dizkizun honek oso gogoan du bai garai hura eta baita haren inguruko oroitzapen guztiak ere. Baina, Jaunak haren ondora eraman izan ez balu errege gaztea, zorioneko errealitate izango litzateke gaur orduan lausoki aurreikusten genuena... "

Garai hartan baziren Donostian jadanik ikastetxe pribatu batzuk. Argi zegoen, bestalde, herriko umeek kristau hezkuntza ona jasotzen zutela. Halere, erakunde ofizialak, integristak eta liberalak pozik uztearren, hezkuntza neutroaren alde agertzen ziren.

Hala izanik ere, marianisten ustez, eskola zen kristau-baloreak zabaltzeko leku aproposa, eta horregatik alokatu zituzten lokal batzuk Marina eta San Martin kaleen arteko kantoian zegoen eraikuntzan eskola emateko.

On Luis Cousin alsaziar marianistak zuzendutako komunitate txikiaren ardurapean jarri ziren lehenengo hamasei ikasleak. 1887ko urriaren 3a zen.

Garbi geratu zen hasieratik gizon horiek umeekin jarduteko era, fin eta egoki. Horregatik gero eta ikasle gehiago joaten hasi ziren haien eskoletara; garbiak ziren arrakastaren ardatzak: familia izpiritua, pertsonarekiko begirunea eta gizarte aldaketetara eta garaiko heziketara egokitzeko ahalegin zuhurra.

 Garai hartan, marianisten jarrera liberala zen, baina ez liberalismoaren ohiko zentzuan, liberalitatearen zentzuan baizik. Horrela adierazi zion, behintzat, Xabier de Zubirik Ellacuria Aitari, eta honek guri.

Erlijiosoen janzkera ez zen ohikoa. Marianistek ez zeramaten, ez apaizen, ez eta fraideen ohiko abitorik ere, traje beltz soila baizik. Horrek zalantzak piztu zituen hiritar batzuen artean. Horregatik, okerrik sor ez zedin,  jendeak uste ez zezan eliza protestanteren bateko kideak zirela, Katoliko hitza erantsi zioten ikastetxearen izenari.

 

 

 

Primera fundación de los Marianistas en España. La proximidad del Colegio de San Juan de Luz dirigido por religiosos de la misma Congregación y la demanda de familias donostiarras que enviaban a sus hijos al citado centro fueron factores condicionantes de la fundación.

 Sin embargo la Compañía de María interpretaba su presencia en este lado del Pirineo como una oportunidad de "saldar la deuda de gratitud que nuestro instituto tiene con España" donde a los pies de Nuestra señora del Pilar el Padre Guillermo José Chaminade, exiliado en Zaragoza durante la Revolución Francesa, concibió la idea de fundar la Compañía de María. Así pensaba el Padre Joseph Simler, Superior General  de los Marianistas que promovió el establecimiento del nuevo colegio.

 Se daba también  la circunstancia personal de que el  Padre Simler había sido profesor y director en el Colegio Stanislas de París teniendo entre sus alumnos al entonces Príncipe de Asturias y futuro Rey de España, Alfonso XII. 

En estos términos se expresa en carta dirigida a la Reina María Cristina:

"...existen vínculos especiales entre la Compañía y el Augusto esposo de V.M., el llorado rey Alfonso XII... Quien escribe estas líneas tiene presente esta época y los recuerdos que a ella se refieren. Si Dios, en sus inescrutables designios no hubiese llamado a sí al joven Rey, lo que entonces preveíamos de forma vaga, hubiese sido hoy una feliz realidad...".

 En San Sebastián había algunos centros privados dirigidos por particulares. Constaba que los niños de las clases populares estaban bien atendidos en su educación cristiana. Sin embargo el instituto oficial, por la necesidad de contentar a integristas y liberales, propiciaba una educación neutra.

 El deseo de ocupar el ámbito escolar como vehículo de transmisión de los valores cristianos, animó a los Marianistas a ofertar sus servicios alquilando unos locales en el edificio que hacía esquina entre las calles Marina y San Martín.

 Una reducida comunidad, dirigida por el marianista alsaciano Don Luis Cousin, acogió a los primeros dieciséis alumnos inscritos. Era el 3 de Octubre de 1887.

 Pronto aquellos hombres causaron una impresión novedosa por su forma exquisita de tratar a los niños. El respeto a la persona, el espíritu de familia y una prudente adaptación a los cambios que se iban produciendo en la sociedad y la educación de la época, fue atrayendo a cada vez mayor número de alumnos.

 Dentro de los límites de aquel horizonte histórico, los Marianistas presentaban un talante liberal, mas no de liberalismo sino de liberalidad, como confió el filosofo Xabier de Zubiri al Padre Ellacuría que nos lo transmitió.

 El Colegio tuvo que definirse con el título de Católico ante las dudas de algunos ciudadanos donostiarras que, al observar el atuendo de los religiosos, sin hábito clerical ni monacal y con un severo traje negro, pensaban que pertenecían a alguna iglesia protestante.

   

    Página Siguiente